Sarritan, gure proiektuetan, Arduino plaka bat oso handia da eta gainera errekurtso asko behar ditu. Askoz egokiagoak dira ATtiny familiako mikrokontrolagailu hutsak. Gauza da mikrokontrolagailu horiek programatu egin behar ditugula eta ez daukate es USB porturik eta ez daukagu ere programatzaile egokirik. Gure programatzailea egingo dugu!
Bertsio anitz egin ditugu azken garaietan. Lehenengo, AIP100. ATtiny84, ATtiny85, ATtiny89 eta ATMega328 mikro-kontrolagailuentzat.
Gero AIP200. Azken hau ZIF zokalo batekin. Soilik ATtiny24/44/84/841 eta ATtiny25/45/85 mikrokontrolagailuentzat. Besteak ez genituen erabiltzen. Ikus dezagun!
Eskema: Hemen daukagu eskemaren zati inportantea:
Plaka: Plakaren diseinua ikus dezakegu irudian.
Hona hemen plaka muntatuta eta ATtiny84 txip bat jarrita, programatzeko prest.
Txip hauek programatzeko Arduino inguruneak adibide bezala dakarren ArduinoISP programa erabiliko dugu, SpenceKondek Arduino ingurunerako dituen Txipen definizioak erabiliaz. Hona hemen SpenceKonderen lanaren helbidea: https://github.com/SpenceKonde/ATTinyCore/
Bestalde, plakak AISLERek alemanian eginak dira: https://aisler.net
Proiektuaren diseinua KiCAD programarekin egina dago. Fitxategiak nahi? Hemen dituzu:
Duela denbora bat Fabrikazio mekanikoko lankideak etorri ziran tenporizadore baten bila Laser Makinarentzat. Nahi zuten CO2 estraktore turbina mantentzea lanean denbora jakin bat laser izpia itzali ondoren. Hau da, lana bukatu ondoren. Modu anitzeko tenporizadoreak oso garestiak dira eta… ea zerbait bageneukan. Hasi ginen lanean eta gailu bat diseinatu eta egin genuen. Hona hemen gure gailua: Timer M112. Hasieran Timer M102 gailua diseinatu genuen baina hau malguagoa da.
Produktua
Gailua DIN euskarrirako den kutxa komertzial batean sartuko da. Hain zuzen ere RS 194-7578 kutxa batean. ON DELAY eta OFF DELAY denborak konmutadore biren bitartez kontrolatuko dira. Irteerako zirkuituak bi izango dira. Elikatze tentsioa 24vDC izango da.
RS 194-7578 kutxa
Elektronika
Gailuak bi elektronika plaka izango ditu.
Bata euskarrian, sarrera eta irteerako bornekin, irteerako errelea eta bere zirkuitua, sarrerako DC-DCa eta seinalearen opto isolatzailearekin behar duten elementuekin.
Bigarren plaka goiko panelean egongo da, non jarriko dira denborak aukeratzeko konmutadoreak, LEDak eta mikrokontrolatzailea.
Plaka biak, 4 haridun kable batekin konektatuta egongo dira.
Oinarriko plaka
Hemen ditugu oinarriko plakaren zirkuitu nagusiak.
Bata elikatzea eta pizte seinalea.
Bestea irteera errelea.
Hemen duzue M112 BASE plakaren diseinu fisikoa.
Kontroleko plaka
Hona hemen kontroleko plakaren eskemaren zati inportantea.
Plakaren diseinu fisikoa:
Programa
Programa oso sinplea da. Hasieran, sarrerak eta irteerak konfiguratzen dira eta denboren konmutadoreak jarrita dituzten denborak neurtzen dira. Jarraian prozesua hasten da. Laserraren pizte-seinalea jaso bezain laster, ON DELAY denbora hasten da eta bukaeran errelea pizten da. Laserraren seinalea galtzen denean, OFF DELAY denbora hasten da eta burutzean, errelea itzaltzen da. Ziklo hau errepikagarria da makina itzali artean, eta beraz, tenporizadorearen elikatzea galdu arte.
TM M102 Prototipoa probatzen bideoa
Hona hemen proba batzuk.
Pegatinak
Pegatinak ere egin ditugu, Inkscape software librea erabiliz.
Azken muntaia
Hona hemen plakak muntatuta eta tenporizadorea instalatzeko prest? Ia prest!
TM M112 modeloa
Modelo hau malguagoa da. Seinalearen eta elikatzearen 0V kontaktua komuna izan beharrean bananduta daude. Konektoreak ezberdinak, baina funtzionalitatera berdina da. Kasu honetan malgutasun handiagoa daukagu. Seinalea adierazteko, +24v-eko haria dantzan izan beharrean, 0v-eko hariarekin ere jolas dezakegu.
2015. urtean egin genuen Komunikazioak Mikrokontrolatzaileekin Tailerra deituriko tailer bat elektronikako mintegian, eskolako irakasleen artean. Tailer hura gauzatzeko sarrera eta irteera digitalen plakak egin genituen ariketetan erabiltzeko. Diseinuak KiCad software librea erabiliz egin genituen. Hona hemen KMTa-DI8 eta KMTa-D8 plaken eskemak:
Aspaldi ditugu Arduino UNO R3 eta Arduino MEGA mikrokontrolatzaile garapen plakak eta Alhambra II FPGA garapen plakak. Gauza da, plaka horiek babes fisiko gabe saltzen dituztela eta ukituz ukitu, izorratu egiten direla. Hori dela eta babes euskarri batzuk diseinatu ditugu beraientzat. Hemen duzue argazkia.
Babes horiek software librea den FreeCAD programarekin diseinatu dira. Hemen dituzue fitxategiak: