Timer M112/M102 tenporizadorea

Sarrera

Duela denbora bat Fabrikazio mekanikoko lankideak etorri ziran tenporizadore baten bila Laser Makinarentzat. Nahi zuten CO2 estraktore turbina mantentzea lanean denbora jakin bat laser izpia itzali ondoren. Hau da, lana bukatu ondoren. Modu anitzeko tenporizadoreak oso garestiak dira eta… ea zerbait bageneukan. Hasi ginen lanean eta gailu bat diseinatu eta egin genuen. Hona hemen gure gailua: Timer M112. Hasieran Timer M102 gailua diseinatu genuen baina hau malguagoa da.

Produktua

Gailua DIN euskarrirako den kutxa komertzial batean sartuko da. Hain zuzen ere RS 194-7578 kutxa batean. ON DELAY eta OFF DELAY denborak konmutadore biren bitartez kontrolatuko dira. Irteerako zirkuituak bi izango dira. Elikatze tentsioa 24vDC izango da.

RS 194-7578 kutxa

Elektronika

Gailuak bi elektronika plaka izango ditu.

Bata euskarrian, sarrera eta irteerako bornekin, irteerako errelea eta bere zirkuitua, sarrerako DC-DCa eta seinalearen opto isolatzailearekin behar duten elementuekin.

Bigarren plaka goiko panelean egongo da, non jarriko dira denborak aukeratzeko konmutadoreak, LEDak eta mikrokontrolatzailea.

Plaka biak, 4 haridun kable batekin konektatuta egongo dira.

Oinarriko plaka

Hemen ditugu oinarriko plakaren zirkuitu nagusiak.

Bata elikatzea eta pizte seinalea.

Bestea irteera errelea.

Hemen duzue M112 BASE plakaren diseinu fisikoa.

Kontroleko plaka

Hona hemen kontroleko plakaren eskemaren zati inportantea.

Plakaren diseinu fisikoa:

Programa

Programa oso sinplea da. Hasieran, sarrerak eta irteerak konfiguratzen dira eta denboren konmutadoreak jarrita dituzten denborak neurtzen dira. Jarraian prozesua hasten da. Laserraren pizte-seinalea jaso bezain laster, ON DELAY denbora hasten da eta bukaeran errelea pizten da. Laserraren seinalea galtzen denean, OFF DELAY denbora hasten da eta burutzean, errelea itzaltzen da. Ziklo hau errepikagarria da makina itzali artean, eta beraz, tenporizadorearen elikatzea galdu arte.

TM M102 Prototipoa probatzen bideoa

Hona hemen proba batzuk.

Pegatinak

Pegatinak ere egin ditugu, Inkscape software librea erabiliz.

Azken muntaia

Hona hemen plakak muntatuta eta tenporizadorea instalatzeko prest? Ia prest!

TM M112 modeloa

Modelo hau malguagoa da. Seinalearen eta elikatzearen 0V kontaktua komuna izan beharrean bananduta daude. Konektoreak ezberdinak, baina funtzionalitatera berdina da. Kasu honetan malgutasun handiagoa daukagu. Seinalea adierazteko, +24v-eko haria dantzan izan beharrean, 0v-eko hariarekin ere jolas dezakegu.

Ondo izan!

Deskargatu proiektua, eta gozatu!

Kategoria: proiektuak Etiketak , . Gorde lotura.